Gasteizko Txosnen Batzordeak, iaz agindu zuen moduan, ekimen berriak jarri nahi ditu mahai gainean. Batzordearentzat barne hausnarketa sakonerako urtea izan zen 2006 eta,
Gasteizko Jaietako azken edizioan aldaketa asko ikusi bagenituen, aurten, abuztua arte itxaron beharrean jadanik proposamen berriekin datoz:
Musika taldeen lehiaketa, hain zuzen. Bazter guztietako musika taldeak gonbidaturik daude, beraz. Lehiaketaren oinarriak beheraxeago topatuko dituzue baina jakin ezazue, aurkezten zaretenon artean, sei taldek Gasteizko Hell Dorado arteoan jotzeko aukera izango duzuela eta bertatik bi aukeratuko dituztela 2007ko Gasteizko Jaietan, Txosnetan jotzeko.
Beste ohar parea:
Lanak Hala Bedi Irratian jasoko dira MARTXOAREN 31 arte.
Hell Doradorako aukeratutako taldeen artean, bat, www.gasteizkotxosnak.org orrian bozkatuz aukeratu ahalko du nahi duenak.
LEHIAKETA-OINARRIAK Segi irakurtzen… Gasteizko Txosnak musika taldeen lehiaketa
Concurso de grupos para tocar en las txosnas de Gasteiz en fiestas de este 2007. Las bases están en donde pone "Segi irakurtzen..." pero están en euskara. Si alguien está interesadx en participar, están traducidas en el primer comentario de esta misma entrada. Pueden participar grupos de cualquier sitio pero dice que antes de llegar a tocar en txosnas, los últimos 6 grupos finalistas tocarán en la sala Hell Dorado y de ahí se decidirán los 2 grupos que lo harán en las txosnas. Por cierto, que el plazo para entregar las maquetas en Hala Bedi Irratia acaba el 31 de marzo.
Etiquetas: Concursos de maquetas